Zerbitzuak
Adin guztietarako eta askotariko beharrak astetzeko zerbitzu sorta eskaintzen dugu, aholkularitzatik hasi eta enkargu zein zerbitzu pertsonalizatuetara.
Arterietako presio maila neurtzen dugu osasunaren parametroan dagoela kontrolatu ahal izateko. Komeni da irakurketak aldian behin egitea eta denboran zehar edozein aldaketaren jarraipena ere egitea.
Presio arterialaren kontrola
Dosifikazio Sistema Pertsonalizatuaren bidez, zerbitzu honek sendagaien hartzea sinplifikatzen eta antolatzen laguntzen du adineko pertsona, paziente kroniko edo beren sendagaiak noiz eta nola hartu gogoratzeko zailtasunak dituztenentzat.
Medikazioaren antolakuntza
Erretzeari utz diezaiozun lagunduko dizugu. Nikotinaren ordezkatze terapiaren tratamendua eman eta jarraipena egiten ditugu. Nikotina modu kontrolatuan eta zigarroaren kean dauden beste osagai kaltegarririk gabe hartzean datza.
Tabakoa erretzeari uzteko laguntza
Formula magistral bat prestakuntza farmazeutiko espezifiko bat da, mediku baten jarraibideen arabera banaka eta pertsonalizatuta egiten dena, paziente baten premia espezifikoak asetzeko.
Formula magistralen enkarguak edo prestaketa
Adin guztietara moldatutako zerbitzua, heldu zein haur jaioberriei belarritakoak modu seguru eta erosoan jartzen laguntzeko.
Belarritakoak jartzea
Aholkularitza dermokosmetikoa gure farmaziak eskaintzen duen zerbitzu pertsonalizatua da, gure bezeroen azal mota eta behar espezifikoetara moldatutako produktu kosmetiko egokiak hautatzen laguntzeko.
Aholkularitza dermokosmetikoa
Presbizia edo ‘ikusmen nekatua’, pertsona askori eragiten dien ikusmen-arazoa da, eta hurbileko objektuak fokuratzeko zailtasuna du ezaugarri nagusi. Presbiziaren aurkako betaurrekoak, NordicVision markakoak.
Optika
Farmaziko instagramean osasunaren inguruko gaiei buruzko hezkuntza egiten
dugu. Farmazian dauzkagun produktuen inguruko informazioa partekatzen dugu,
aholku desberdinak ematen ditugu edota zozketa/joko desberdinak organizatzen
ditugu. Jarraitu gaitzazu!