Guri buruz

1992ko urriaren 12an, Tolosako Amarotz auzoan, Lourdes Azpiroz Galarzak ireki zuen Azpiroz farmazia. Auzoko bizilagun gehienak adineko pertsonak ziren eta 28 urtetan zehar beraien zerbitzura egon ginen. Azpiroz farmazilarien hurrengo belaunaldiarekin batera etorri zen auzo aldaketa.

2020an, hazteko eta eboluzionatzeko asmoz, Tolosako Larramendi auzora mugitu ginen, biztanleria gazte eta familiarrago batera. Haurren produktuak eta dermofarmazia sailak indartu genituen adineko pertsonei zuzendutako zerbitzua mantentzen genuen bitartean.

Farmazia berriaren irekierarekin batera, gure ametsetako farmazia egi bihurtu da: espazio argia, gurpil-aulkientzako irisgarria eta erabiltzaileekin kontaktu zuzena duena sare sozialen eta bertatik bertarako harretaren bidez.

@azpirozfarmazia